Euskal pilotako modalitateak





JOKO MOTAK – MODALITATEAK

  1. JOKO ZUZENAK:

·         Pilota jokoen sorreratik XIX. Menderarte ezagutu eta jolastu izan diren modalitate guztiak joko zuzenak izan dira.
·         Jokalariak aurrez – aurreko egoeran kokatzen dira.
·         Pilotari batek jo eta besteak erantzuteko paretaren bitartekaritzarik ez da behar.
·         Taldetako jokoak dira: 2x2, 4x4, 5x5
·         Modalitateak:




BOTE LUZEA: (plaza librean)
·     Hau da Euskal Pilotaren modalitaterik zaharrena. Gaur egun ia desagertuta dago.
·   5 jokalarik osatzen dute taldea.
·   Eskuz hutsez jokatzen da.
·   Partidua jokoetara jolasten da: 15,30,40,…jokoa. 9 jokoetara ailegatzen denak irabazten du.
·   Zelaia laukizuzena da, eta erditik ebakita balego bezala jokatzen da.
·   Joko honetan botarria erabiltzen da sakerako


LAXOA:  (plaza librean)
·         Bote luzearen eboluziotik datorrela esan genezake, aldaketa nabarmenena guanterekin jolasten dela.
·         Talde bakoitzean 4 jokalari.
·         Partidua jokoetara jolasten da: 15,30,40,…jokoa. 9 jokoetara ailegatzen denak irabazten du.
·         Baztan eta Bidasoa bailaratan mantentzen da modalitate hau gehien bat.

ERREBOTEA: (plaza librean)
·         Laxoa modalitatea izan zuen aintzindari.
·         Joko honetan ezinbestekoa da  kantxak horma bat izatea (frontisa), sakea beronen kontra egin behar delako. Pilotak horman “errebote” egin behar du.
·         Bi taldek jokatzen dute batera, bakoitzean 5 jokalari egongo direlarik eta denek erabiliko dute guantea jokatzeko.
·         3 jokalarik joko garbiko xisterarekin jolasten dute eta beste biek guante motzarekin.
·         Sakea eskuz egiten da botarriaren gainean bote eman eta gero.
·         Partidua jokoetara jolasten da: 15,30,40,…jokoa. 13 jokoetara ailegatzen denak irabazten du.
·         Iparralde osoan eta Billabona eta Zubietan jolasten da gehien bat.
·         Zelaia bitan banatzen duen marra mugitu egiten da tantoaren arabera.

PASAKA: (trinketean)
·         Trinketean jolasten den joko zuzen bakarra.
·         Bikoteka jolasten da.
·         Eskularrua erabiltzen da.
·         Bi bikoteen erdian sare bat jartzen da.
·         Partidua jokoetara jolasten da: 15,30,40,…jokoa. 13 jokoetara ailegatzen denak irabazten du.
·         Tenis jokoarekin antza handia dauka.
·         Iparraldean jolasten da bakarrik.






2.                  PLEKAKO JOKOAK - JOKO EZ ZUZENAK

·         Pilotariak jokatzerakoan elkarren parean kokatzen dira paretari begira, eta jokalari batek jo ondoren besteak erantzun ahal izateko ezinbestekoa d aparetaren bitartekaritza.
·         1875. urtean lehenengo aldiz ezker pareta erantsiko zaio frontisari eta joko berriak sortzen dira, BLEKAKO jokoak hain zuzen ere. Euskal Herriaren hegoaldean indar handiagoa hartu zuten, joko zuzenak ahulduz.



XAREA: (trinketean)

·         Binaka soilik jolastu daiteke eta partidak 45 ra izaten dira.
·         Trinketeko beste erramientakin jokatzen diren modalitate ez-zuzenen arau berdintsuak ditu.
·         Materiala:
                                                        i.           Pilota: larruzkoa, txikia, bizia eta arina (78-80gr).
                                                      ii.           Xarea: egurrezko makila batez egindako arku bat, tartea sokazko korapiloez osatutako barrunbe bat duelarik. 55-60zm luzeeran eta 100 gr-ko pisua.
·         Teknika egokia izatea ezinbestekoa da, eskumuturraren mugimendu egokia egin behar delarik.
·         Hego Euskalerrian Irura herrian da oso ezaguna.




ZESTA-PUNTA: (frontoi luzeaan eta plaza librean)

·         Binaka banaka edo kiniela era (denek denen kontra) jokatzen da.
·         Kaskoa eramatea derrigorrezkoa dute jokalariek, jokoaren arrisku eta bizitasunagatik.
·         Partidak 35 tantotara edo kinielaka izaten da.
·         Frontoi luzean edo plaza librean jolasten da.
·         Plaza librean “Xistera” izena hartzen du.
·         Jai-Alai izenarekin ezagutzen da munduan.
·         Materiala:
                                i.            Pilota: larruzkoa, oso astuna eta bizia (120-130gr). Pilotak bi larru izaten ditu denbora gehiago iraun dezan.
                              ii.            Xistera: zumezkoa, 550 gr, 68 zm-ko luzeera, 13zm zabalera eta ezaugarri bat nabarmentzekoa: “tripa” moduko sakonera bat.Aurrelarien eta atzelarien arteko xisteran aldaketa txiki batzuk ematen dira.
·         Plaza librean 3 jokalariek jolasten dute. Frontoi luzean binaka edo banaka jolas daiteke.

ERREMONTEA: (frontoi luzean)

·         Zesta-puntaren joko berdina du, baina ez da tresna berdina erabiltzen. Hemen, zestak ez du triparik, eta ezin da pilota gelditu, erremontatu egin behar da.
·         Profesionalak jokatzen dute, Galarreta (Hernani) frontoia ezagunena delarik.
·         Binaka zein banaka jolasten da. Partiduak 40ra jolasten dira.
·         Materiala:
                                                        i.           Pilota astuna, larruzkoa eta bizia (110gr).
                                                      ii.           Xistera luzea: 82-83zm.

JOKO GARBIA: (plaza libre eta frontoi motzean)

·         Joko honetan ezin da inolaz ere pilota hartu erremonte moduan. Horregatik “Garbia” deitzen zaio.
·         Errebotea-ren hastapenean edo entrenamenduan erabiltzen da.
·         Erabiltzen den xistera, errebotean erabiltzen den berdina da.
·         Iparraldean jokatzen da gehien bat.
·         Plaza librean hirunaka jolasten da eta 50 tantura.
·         Frontoi laburrean 40ra eta binaka jokatzen da.




PALA (Pala luzea): (frontoi luzean)

·         Oso astuna da eta frontoi luzean jolasten da soilik.
·         Partiduak 35ra eta 45ra izaten dira normalean.
·         Gehienetan binaka jolasten da baina banaka ere jolasten da eta noizbait hirunaka ere.
·         Pala jokalari prfesionalak daude eta gehienbat bilbon jolasten dute(Deportivo frontoia)
·         Materiala:
i.                        Pilota:Larruzkoak, gogorrak (110 gr ingurukoak).
ii.                        Pala: Luzea, estua eta astuna (900 gr).
·         Pilota modalitate zailena da.

PALA MOTZA (LABURRA): (plaza libre eta frontoi motzean)

·         40 tantotakoak dira partiduak.
·         Pala luzeak baino laburragoak dira baina formaz antzekoak dira. Erresago menperatzen dira.
·         Materiala:
                                i.            Pilota: larruzkoa, gogorra eta bizia (85-90gr ingurukoa).
                              ii.            Pala: pala luzea baino laburragoa (800gr inguru).

·         Pala luzea baino errezagoa da eta afizionatu mailan jokatzen da gehien bat.

LARRUZKO PALA: (plaza libre, frontoi motz eta trinketean)

·         Binaka jolasten da gehienetan eta 35 tantora jolasen da frontoi laburrean eta 40ra trinketean..
·         Materiala:
                                                        i.           Pilotak: larruzkoak, txikiak, biziak eta arinak (50-52 gr)
Pala: pago egurrezkoak, 50zm luzeerean, 13,5 zabaleran eta 580-600gr ingurukoak.
GOMAZKO PALETA: (frontoi laburrean, plaza librean eta trinketean)

·         Bai neskak zein mutilak jolasten dute.
·         Pala modalitateen artean errezena da.
·         Normalean binaka jolasten da.
·         Tanteoa: frontoi laburrean 30ra.Trinketean 50ra. Plaza librean 35ra.
·         Materiala:
i.                        Pilota: 50gr-ko pisua, txikiak eta gomazkoak.
ii.                        Pala: pisua 340-350gr; luzeeran 50zm; zabaleran 20zm eta 1,5 lodieran.

PALETA ARGENTINARRA: (trinketean)


·         Gomazko palaren arau berdinak.
·         Materiala:
i.                        Pilota: kautxozkoa, barrua hutsa, txikia, bote handikoa eta arina. 40 gr-ko pisua.
ii.                        Pala: “Tipa” egurrarekin egina, oso zabala eta mehea (370-400gr ingurukoa). Oso ezagunak dira “El vasquito” izenarekin saltzen diren palak.





ESKU PILOTA: (plaza libre, frontoi motz eta trinketean)

·         Joko honetan txapelketak jokatzeko era asko daude. Banakako txapelketak, binakakoak eta 4 t´erdikoak.
·         Ez da behar inolako erramientarik jokatzeko.
·         Frontoi laburrean, plaza librean eta trinketean jolasten da.
·         Materiala:larruzko pilotak.
i.                        Frontoi laburrean: gogorrak eta biziak (nagusietan 100-105gr inguru).Babesak funtsezkoak dira.
ii.                        Trinketean: Bigunagoak (90gr inguru).
·         Kontaketa:
i.                        Frontoi laburrean: 22ra (gaztetxoak 18ra).
ii.                        Trinketean: 40ra.
iii.                        Plaza librean: 30ra
·         Beste modalitate batzutarako oinarri egokia izan daiteke esku biak landu behar bait dira.
·         Trinketean pilota sarera bidaliz gero tantoa da.





FRONTENISA: (frontoi motzean)

·         Modalitate nahiko berria da eta hedapen handia izan du azkenego urteotan.
·         Erraketarekin jolasten da frontoi laburrean jokatzen delarik soilik.
·         Bi modalitate: olinpikoa, binaka eta 30ra eta aurreolinpikoa, 30era edo ordubete.
·         Mutilak zein neskak jolasten dute.
·         Materiala:
i.                        Pilota: larruzkoak, 50-55gr ingurukoak, erdi botekoak.
ii.                        Erraketa


(Euskal Pilotaren Modalitateak. Kontsulta: 2015-10-29. 
https://docs.google.com/document/preview?hgd=1&id=1u3bH92LLVSC10P573EUm3IH_3yCN0z9OUEuYkMhM4WA )





1 iruzkin:

  1. Blogaren ideia oso interesgarria iruditzen zait eta inon ere ez ikusitakoka. Blogan emandako datuak leku desberdinetatik hartuta daude, blogari aberastasuna emanez.Pilotari buruzko inofrmazio ugari ematen dute, espezialitateak jende guztiak ezagutzeko. Blogaren diseinua oso ondo dago, oso ordenatuta informazioa erreztasunez bilatzeko. Irudiak oso lagungarriak dira blogean adibidez espezialitate desberdinak nolakoak diren ikusteko. Orokorrean ondo idatzita dago eta guztiak parte hartu egin dutela argi dago. Oso lan ona egin dute. Nire nota: 8

    ErantzunEzabatu