Informazioa

Ongi etorri euskal pilotari buruzko blogera!!! Euskal pilota hobeto ezagutu nahi? Hauxe da zure aukera!

Gu Piloteus elkartea gara eta gure helbururik nagusiena mundu mailan Euskal Herria izeneko gure txoko txiki hau ezagutaraztea da, horretarako oinarritzat euskal pilota bezalako kirol tradizionala harturik eta bertako beste hainbat ekintza loturik.

DINAMIKA

Euskal pilotako hainbat eta hainbat modalitate ezagutu, probatu eta ikusteko haukera eskaintzen dugu gure zerbitzuen bidez. Zerbitzuak Pack ezberdinen bidez antolatuta daude, non bezeroak nahi dituenak aukera ditzakeen. Hori bai, JOKALARI/IKUSLE packa oinarrizkoa da, beharrezkoa. Pack honetaz gain, aukeran dauden nahi bezainbeste pack hauta daitezke. Eskaintzak atalean dago zehaztuta pack bakoitzeak barnean hartzen duen guztia, urte osoko egutegia ere bai.

Aste bukaerako planak dira, ikusi eta praktikatu nahi den modalitatearen arabera moldatuko dena, beronen ordu eta egunaren arabera. Azken xehetasun hauen berri, data baino  15 egun lehenago emango da, aste bukaera osoko plangintzaren berri emanez.

PREZIOAK

JOKALARI/IKUSLE Packa (ezinbestekoa)>> 50€
HERRI KIROLEN Packa (aukeran)>> 20€
OSTATU Packa (aukeran)>> 35€
Pack GASTRONOMIKOA (aukeran)>> 60€
TURISTA Packa  (aukeran)>> 40€

NOLA IZENA EMAN

Izena emateko bidali mezua piloteus@gmail.com-era edo deitu 653891249 tlf-ra.
Animatu eta informatu zaitez, ez zarete damutuko!

10 iruzkin:

  1. Paula Diaz Diego
    Kirola eta hezkuntza fakultatea, 1

    ErantzunEzabatu
  2. Bolga ondo antolatuta dago, nahiz eta nire ustez erreferentziak beste orrialde batean jarriko nituzkeen, Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte eta testua garbia eta ulergarria da. IKT tresnen erabilera agerian dago, jarri dituzten bideo eta argazkiekin, baina nire ustez bideoetan beraiek agertzea hobe izango litzateke. Proiektuaren helburua azaltzen du eta aurreikusitako gastuak ere bai. Lan ona!
    Nota: 8’5
    Mikel Arano Zazpe, Jarduera Fisiko eta Kirolen Fakultatea, 1.maila.

    ErantzunEzabatu
  3. Egileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  4. 1. Ebaluazio irizpide nagusiak:
    1.1 Datuak jasotzeko iturri desberdinak erabili dira, elkarrizketa (beraiek egin izana hobeto egongo litzateke), artikulua eta instalazioen inguruko informazioa.
    1.2 Oso argi agertzen da informazio guztia, egutegia oso lagungarria da.
    1.3 IKT tresnak erabili dira, hala ere video propioak erabiltzea onuragarria izango litzateke.
    1.4 Bloga oso ordenatua da.
    1.5 Ez dago bideo edo argazki propiorik, hala ere talde lanik egon ez denik ezin da esan.
    1.6 Hizkuntza jasoa darabilte, oso akats gutxi daude: astez astez (turista packean), ikusi dezakegu (esperientzietan).
    2. Ebaluazio irizpide zehatzak:
    • Sarrera dauka.
    • Antolatzaile mota zehaten da.
    • Parte hartzaileak zehazten dira, baita estaldura geografikoa ere.
    • Erabiliko diren instalazioak zehazten dira.
    • Beharrezko giza eta material baliabideak zehazten dira.
    • Proiektuaren helburuak zehazten dira.
    • Jarduera motak ez dira gehiegi zehazten.
    • Gastuak aurreikusten dira.
    • Kontaktua eta esperientzia bat agertzen dira.
    *Asko gustatu zait bloga, aurkitzen dudan akatsik handiena bideoak eta elkarrizketa ez dela taldeak egindakoa da, gainerakoa oso ondo dago.
    3. 9.
    4. Garate Iturzaeta Iker, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Fakultatea, 1.maila.

    ErantzunEzabatu
  5. Hasteko, itxuraz erakargarria den blog bat dela esango nuke. Oso ondo antolatu dituzte blogaren zati ezberdinak eta ikusgarria da irakurlearentzat. Blogaren diseinuari dagokionez, argia eta erabilterraza dela esan beharra dago. Elkarrizketak ere gauzatu dira, beraz, interesgarria bihurtzen du lana. Idatzia eta hizkuntza aberatsa da oso, ortografia akatsik gabea. Bideo eta argazkiak ere ipini dituzte, baina, bideoetan beraiek agertuz gero hobeto egongo litzateke. Orokorrean bloga oso ondo dago.
    Hasierako testua edo sarrera modukoa nahiko laburra da, baina, gero garatuz joan dira. Helburua zein den ere azaldu dute eta materiala eta gastuak ere ipini dituzte. Instalazioak ere agertzen dira blogean, baina, erreferentziak beste orri batean egongo balira hobeto egongo litzateke. Orokorrean lan ona.
    Nire nota: 9
    Adrian Pajares Dominguez, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1. Maila.

    ErantzunEzabatu
  6. 1.-BIKAIN
    1.1.- 19 iturri jarri dituzte, Gehien bat bideoak, eta zenbai web gune
    1.2.- Blog hau, ordenaturik dago, arlo bakoitzari dagokion informazioa dago jarrita
    1.3. Haiek, bideoak, argazkiak, eta foro bat jarri dituzte behar diren kontsultak egin ahal izateko
    1.4. Blogaren diseinua erakargarria da, batez ere helburuagaitik, Euskal Herriko kultura lau haizeetara zabaltzeko helburuarekin sortu delako
    1.5. Ez dakit zehatz mehatz kolaborazion lan bat izan den ala ez, haiek grabatutako bidoak agertzen ez direlako.
    1.6. Hizkuntzaren aldetik, ez dute ortografía arazorik eduki.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Haien lanaren sarrera bat jarri dute
    • Euskal pilota munduan zehar sustatzeko proiektu bat da, batez ere munduan zehar zabaltzeko
    • Praktikatzeko, ez dute oso erraza eskuratzeko, frontoiak behar direlako eta munduan zehar frontoi gitxi daude, baina Euskal Herrian aldiz, ugari.
    • Jarduera hau lantzeko, atzerritarren interesa beharrezkoa da, bestela, nahiz eta materiala eta frontoiak eduki ezinezkoa izango zen proiektu hau abian jartzea
    • Materialaren aldetik, pilotak beharrezkoak dira, eta pilotagaz jolasteko espacio bat (bardin dio paretarik badaukan ala ez, modalitate desberdinetara jolastu daitekelako)
    • Proiektu honen helburu zehatzena, atzerritarrek eskupilotra jolastean datza.
    • Ez dute ekintzarik zehaztu
    • Aurreikusitako gastuak jarri dituzte
    • Haiekin harremanetan jartzeko moduak jarri dituzte
    • Liburu batzuen erreferentzia bat jarri dute
    3. Nire ustez merezi duten nota, 9 bat da.

    ErantzunEzabatu
  7. EUSKAL PILOTA TURISTENTZAT http://euskalpilotaatzerritarrentzat.blogspot.com.es/p/sarrera.html
    Datuak jasotzerako orduan, hainbat iturri ezberdin erabili direla nabaria da. Idatzitako informazioa eta egutegia azaltzeko iturri ezberdinak erabili dituztela ikus genezake, euskal pilotako modalitateak azaltzerako orduan bezala.
    Bestalde, elkarrizketa bat txertatu dute blog-ean, informazio aberasgarri gisa. Honek, laguntza handia eta datu interesgarriak irakurtzea ahalbidetzen du. Amaitzeko, espezialitate ezberdinak azaldu eta hauen faktoreak adierazteaz gain, praktikara bideratzeko instalazioen informazioa ere ageri da, bakoitzaren argazki batekin jarraian.Beraz, lehengo puntu gisa oso ongi bat nota aproposa iruditzen zait.
    Bigarrengoz, argitasunari dagokionez, testuek orden apropos eta eramangarria dutelakoan nago. Puntu eta aparteak, izenburuak eta informazioa era egokian banatuz. Hala ere, grafikoen hutsunea dago, dena idatziz adirazi baitute.
    IKT-ren erabilerari dagokionez, bideo eta argazkiak ageri dira blogean, baita egutegi bat ere, 2017koa hain zuzen ere, jokamolde ezberdinak praktikara bideratzeko egunak koloreztaturik. Beraz, honen erabilera aberatsa izan dela adierazgarria da.
    Diseinuari dagokionez nahiko ordenatua, txukuna, erabilgarria eta erraz identifikatzekoa da. Hala ere, egutegiari dagokionez, beheregi adierazi dutela iruditzen zait, beste orri batean adierazi beharrean. Euskal pilotako modalitateak azaltzerako orduan ere, oso orri luzea atera zaielakoan nago, piska bat astuna egin baitzait denak banan-banan irakurtzea.
    Kolaborazioari dagokionez, ez da oso nabaria bakoitzaren parte hartzea, ez baitute beraie bideorik edo argazkirik jarri, eta bakoitzaren parte hartze zatia adierazi. Beraz, gai honen inguruan gutxi dut adierazi edo ebaluatzeko.
    Gure hizkuntzari dagokionez, euskara era egokian adierazita dagoela nabaria da. Ez dut hizkuntza akats nabaririk hauteman eta nahiko era sinplean idatzita dagoenez, erakargarria da.
    Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez, ia gehienak bete dituzte,eskatutako informazioa ageriz eta era argi eta garbian. Gainera, eskema jarraitu dute. Hala ere, proposatutako jardueren deskribapen orokorren falta sumatu dut; baita jarduera originalen falta ere, jada praktikatzen diren modalitateak soilik azaldu baitituzte.
    Gehigarri gisa; esan beharra daukat beraien eskaintza azaltzerako orduan, sarrera idazteak asko lagundu diela, dena zehazteko eta argitzeko.
    Amaitzeko, pack-en sartu dituzten hainbat detaile; hots, turismoa, sagardotegiak…etab; euskal kultura sustatzen duten ezaugarriak gehitu dituztenez, lana era paregabean aberastu dute.
    Nota:9

    ErantzunEzabatu
  8. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Informazio iturri desberdinak erabili dituzte eta erreferentziak agertzen dira blogean. Testua ordenatua dago, eta erraza irakurtzeko iruditu zait. Atzeko argazkiek eta koloreek laguntzen baitute. IKTren erabilera argia da, bideoak, argazkiak…erabili dituzte. Ez da ez argazkirik ez bideorik agertzen taldekide guztiekin.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    Argi uzten da jarduleak, turistak izan behar direla baina persona hauek izan behar dituzten ezaugarriak ez dira zehazten. Ez dute argazki galeriarik baina esan beharrekoa da argazkiak badituztela. Bideoak agertzen dira, baina ez dira haiek egindakoak.
    Blogaren nota 8 izango da.
    Paula Diaz Diego, hezkuntza eta kirol fakultatea, 1

    ErantzunEzabatu