-Zerk erakarrita etorri zineten Euskal Herrira?
+ Egia esan izen asko duen lekua da Euskal Herria, beti izan dugu etortzeko asmoa. Lehenik eta behin inguruak betiko moduan bixitatzeko asmoa genuen, hotel bat hartu eta geure kabuz ahalik eta gehien ikusi. Berritzeko asmotan, PILOTEUS ek eskaintzen zituen baliabideak topatu genituen eta atentzioa deitu zigun, euskal pilotaz zerbait entzunda nuen eta blogean bertan ikusi nituen hainbat bideo eta azalpenen bitartez ideia piztu zitzagun.
-Zerk eraman zaituzte esperientzia errepikatzera?
+Lehen unetik oso gustora sentitu ginen. Euskal pilotak asko erakarri gintuen eta ez gintuen atsekabetu. Lehenik esku pilotan jardun ginen, nahiz eta errazena izateagatik aukeratu genuen bereak eta bi pasa genituen jolasteko eta hurrengo egunean profesionalen partidu bat ikustean liluraturik geratu ginen. Modu batean, euskal pilotaren zati txiki bat soilik ikusi genuen sentimenduarekin gelditu ginen eta itzultzea erabaki genuen.
-Euskal pilotaz gain, euskal kulturaren beste hainbat arlo bizi izan dituzue, zer nolakoa iruditu zaizue? Eta zer gustatu zaizue gehien?
+Benetan gustoko izan dugu. Euskal pilotaz gain euskal kulturaren beste zenbait alderdi bizitzearen aukera oso interesgarria da. Geure lehen bidaian euskal kosta famatua bixitatzeko aukera izan genuen adibidez. Benetan txunditu gintuen ingurune horrek, eta euskal pilotarekin pasa zitzaigun bezala, euskal herriaren eta bere kulturaren zati txiki bat soilik bizitzearen sentipena izan genuen. Beraz, euskal pilotaz gain ingurunea eta kultura gehiagoren irrikiz gelditu ginen eta beste bidaia bat egitea erabaki genuen, eta beste bat... Nire kasuan gastronomiak eta sagardotegiak txunditu naute eta euskal pilotak bereziki. Sarahri, bestalde, kosta gustatu zaio gehien eta palak orokorrean.
-PILOTEUSen eskainitako zerbitzu eta baliabideekin gustora gelditu al zara?
+Benetan tratu familiarra eta adeitsua jaso dugu. Irakasle eta gidekin berezo baino lagun tratu gehiago izan dugu eta hau benetan atsegina da. Bestalde, elkarte honek dituen baliabideak anitzak dira, euskal pilota lantzeko frontoiekin alde batetik eta bestelako ekintzak modu errazean bideratzeko aukera eskainiz.
-Orain euskal pilota sakonki praktikatu duzuela zer iruditu zaizue?
+Modalitate eta frontoi desberdinek eskaintzen dituzten baliabideak ikaragarriak dira, behin eta berriz praktikatu genezake aspertu gabe. Hauetako bakoitza eta honekin lotutako tresna bakoitzak bere berezitasunak dituela jakinik aurki dezakegun aberastasuna itzela da. Bestalde, seme alabekin jokatzeko edo lagun giroan praktikatzeko bikaina da.
Elkarrizketa: Sarah Felaini eta Tom Boom. Turistak, Piloteusen zerbitzuak jaso dituzte. Donostia, 2016-11-14.
AITOR GRANDE DIAZ
ErantzunEzabatuHEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA. 1 MAILA