JOKALEKU EZBERDINAK – FRONTOI MOTAK
Lau frontoi mota daude: plaza irekia, ezker hormako frontoia (laburra eta
luzea) eta trinketea.
·
Plaza librea:
Jokalekua horma bakarrez osatua dago (frontisa). Kantxaren aurrealdea
atzekoa baino estuagoa izaten da.
|
·
Ezker hormako frontoia:
Jokalekuak frontis izeneko aurreko hormaz gain ezkerreko horma dauka eta
atzekaldean beste horma bat (errebotea).
Frontoiaren ezkerreko paretaren luzaeraren arabera frontoi laburra
(36 m-ko ezker pareta) eta frontoi luzea (54 m-ko ezker pareta)
bereizten da.
Kantxak lauki zuzen baten itxura hartzen du.
|
·
Trinketea:
Teilatu batez estalitako lau hormaz osatua dago. Aurreko eta eskuineko
hormek sortzen duten angelua faltsua da eta “fraile” ezizena hartzen du. Batzutan,
frontisean bada 60 zentimetroko aldea duen “xilo” izeneko zulotxo karratu
bat. Bi elementu hauek pilotaren errebotea irregularra sortzea dute helburu.
Ezkerreko horman teilatu okerra duen galeria bat dago itsatsita.
Erreboteko hormak batzutan teilatua izaten du baita.
(Euskal Pilotaren Modalitateak. Kontsulta: 2015-10-29.
https://docs.google.com/document/preview?hgd=1&id=1u3bH92LLVSC10P573EUm3IH_3yCN0z9OUEuYkMhM4WA )
|
Aztertu dudan lehenengo blog hau ondo ordenatua dago, landutako gaiak erraz aurki ditzakegu. Informazioari dagokionez, argi ikusten da hainbat informazio-iturri desberdin erabili dituztela. Bestalde, blogean agertzen diren elkarrizketak, bideoak, argazkiak… ondo bideratuak daude eta euren lana aberasten du, besteak beste, didaktikoak direlako. Nahiko nabarmena da baita ere, talde lanean jardun dutela eta euren ideiak elkarren artean partekatu dituztela, ideia guztiek lotura baitute. Hizkuntzari dagokionez, egokia dela iruditzen zait, era erakargarrian idatzita baitago.
ErantzunEzabatuBlog honek sarrera egokia du euren helburuak eta jarduerak azaltzen baititu. Ekimen honen antolatzailea «Piloteus Elkartea» da eta honen xedea Euskal Pilota eta Euskal Herria ezagutaraztea. Argi adierazten dute non jokatzen den modalitate bakoitza eta zer motatako tresnekin aritzen diren. Jarduera motei dagokienez, bost aukera desberdin proposatzen dizkigute, horietatik bat beharrezkoa eta lau aukerakoak izanik. Horietako bakoitzak modu desberdin batean euskal kulturan murgiltzeko asmoarekin. Aurreikusitako gastuak blogean argi eta garbi ikus ditzakegu. Azkenik, esan, interneteko estekak, elkarrizketak, argazki galeriak... egoki adierazita daudela, baita euren erreferentziak ere.
Nire iritziz eta jarritako irizpideetan oinarrituz 8ko bat ipiniko nieke egindako lanagatik.
Unai Astiazaran Makazaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila
Blog honen helburu nagusia, turistei erakargarria izatea izan da. Nire ustez lortu duzue zeren eta hainbat zerbitzu eskaini dizkiezue.
ErantzunEzabatu1. Informazioa batez ere internetetik hartuta jokamoldeak, pilota lekuak eta jatetxeak, noski, iturri ezberdinetatik hartu dituzue. Elkarrizketa sortu eta inbertsioa ere asmatu duzue. Egia da, atzerriko proiektu bat sustatzeko, hainbat datu asmatu behar dituzuela.
2. Bloga ondo aurkeztuta dago. Sarrera bat, modalitateak, erremintak, esperientzia eta kostua. Batez ere hauek dira gauzarik garrantzitsuenak kanpotarrei erakartzeko. Grafikoak eta eskemak ez daude. Agian, mapa bate do orientabide bat ipiniko nuke nolabait atzerritarrei errazago kokatzeko.
3. IKTren erabilera egokia izan duzue. Argazki asko ipini dituzue eta hori ikusgarriagoa egiten zaio blogari. Jokalekuak, modalitateak eta erremintak hobeto deskribatzeko argazkiak erabilita. Bideoak ere nagusi izan dira proiektuan. Elkarrizketan adibidez, faltan botatzen dut bertara etorri diren atzerritarren esperientzia kontatzea audio baten bitartez (zaila den arren)
4. Blogaren ezaugarririk hoberena esango banu, diseinua esango nuke. Oso ordenatuta dago. Sarrera zuzen bat idatzi duzue pixka bat bloga zeri buruz dihoan. Geografia ere bertaratu da eta Euskal Herriko hainbat herriren aipamenak egin dituzte. Horrela, haien jokamoldeak, espezialitatea, jatetxeak… aipatu dituzue. Instalazio ezberdinak ere aipatu dituzue. Proiektuaren helburu zehatzak oso argiak dira: turistei Euskal Pilota erakargarria izatea. Gastua ere garrantzitsua da eta azkenengo zatian aipatuta.
5. Hizkuntza egokia eta aberatsa da. Akats ortografikoak ez ditut aurkitu eta euskara erakargarri batean idatzita dago. Nahiko txukun dago hizkuntzari dagokionez
-Blog honi 8 bat jarriko nioke. Ordenatuta dago, argia da, informazio ugari dago. Baina adibidez, audio batzuk (esperientzia) edo grafiko edo mapa batzuk jarriko nituzke guztiz bikaina izateko.
Aitor Grande Diaz, Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien Fakultatea, 1.maila