2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

Sarrera

Ongi etorri !!

Euskal pilotaren bidez Euskal Herriko txoko eta kultura paregabea bizitzeko prest al zaude?


Blog honen helburu nagusia munduko edozein lekutako herritarrei euskal kultura erakustea da, beronen oinarritzat euskal pilota harturik. Modu honetan, beronen aldagai esanguratsuenak probatzeko aukera eskaintzen dugularik euskal kulturan erabat murgilduz.

http://www.sansebastianturismo.com/eu/egin/planak-donostian/sport-city/euskal-pilota

3 iruzkin:

  1. Asier Intxaurbe Gorostiza
    Jarduera Fisiko eta Kirol fakultatea, lehenengo maila.

    ErantzunEzabatu
  2. Unai Astiazaran Makazaga, JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu
  3. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    1.1. Datuak jasotzeko iturriei dagokienez, web orriak eta elkarrizketa (fiktizioa, ezta?) erabili dira. Ez da inolako artikulu zientifiko edo libururik erabili. Erreferentzien atalean ez dira zehaztu iturri horiek.
    1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio, baina jarduera fisiko espezifikoa falta da (ariketa zehatzak)…
    1.3. IKT-tresnen erabilera. Besteek sortutako bideoak eta argazkiak erabili dira. Zehaztu nondik atera dituzuen. Zuen ekarpena faltan botatzen dut. Galdetegia eta zuekin harremanetan jartzeko modua ere gaineratu dira.
    1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera (atal batzuk falta dira edo osatzeke daude).
    1.5. Kolaborazio lana. Ez da ebidentziarik gaineratu.
    1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ia ortografia akatsik gabea. Kontuz: “frontoi luzeaan”, “erramientak” edo “herramintak” (erremintak), “modalitate” (jokamolde edo espezialitate),

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera egokia da, baina gehixeago sakon zenezakete, ezta? Kontuz: “Euskal pilotaren bidez Euskal Herriko txoko eta kultura paregabea bizitzeko prest al zaude?”.
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak zehaztu gehiago (ez dago argi).
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Gehieneko kopuruak zehaztu.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia. Irakurleari begira idatzi, ez teorizatu (lau frontoi mota daude…). Zehaztu instalazio horietan egitearen abantailak zeintzuk izango diren.
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). Zehaztu gehiago behar duzuen kopurua (pilotariak, hezitzaileak, koordinatzailea…).
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Zehazteke.
    • Proiektuaren helburu zehatzak. Helburuak argiak dira.
    • Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien. Espezialitateak deskribatzea eta bakoitzeko bideo bat jartzea interesgarria izan da. Kontuz, paleta argentinarra emakumezkoek ere jokatzen dute (gomazko paleta bakarrik jarri duzue). Eskaintzan espezialitate guztiak probatzen dituzte? Gero ordea, data zehatzetan egiten dira multzo bakoitza? Faltan botatzen dut zer nolako jarduera zehatzak egingo dituzuen parte-hartzaileekin. Interesgarria litzateke zuek sortutako bideo didaktiko baten bidez azaltzea, ez duzue uste?
    • Aurreikusitako gastuak. “Sagardotegia: bataz beste 50€”, ñooooo, ez da edonolako sagardotegia! Diru-sarrera, publizitatea? Edo gastua?
    • Bestelakoak gaineratu dituzue (zuekin harremanetan jartzeko moduak).

    3. Kalifikazioa: 8.

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal Pilotaren eta Tenisaren Oinarriak ikasgaiko irakaslea Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.

    ErantzunEzabatu